XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aldi onetako jakitunak, auzi au zearo aztertu ta lurralde guztietako erriak arakatu ezkeroz, eretxi onetara joten dabee: gizadia, gizadi legez, uzkurtzale edo erlejiñozale iatzu.

Jaungoikoa'ren ezaguerarik ez dabeen enda ta eskualde basati batzuk ba-dirala ta, gizona, noizbait urtzige Jaungoikobako izan dala erakutsi nai izan dabee norbaitzuk.

Gaur egunean, ezin leike ezpai au aintzakotzat artu.

Max Muller, Ratzel, Quatrefages, Waitz, Gerland ta Perchel idazleak, gizartean uzkurtz edo erlejiño bako endatxorik be ezin aurkitu leitekela, ao batez diñoe.

Zelan, ikasi ete dabee gizonak Jaungoikoa ba-dala?.

Geuk letxe, ezaguera ta siñismen bidez.

Ezagueraz; edonon agiri iakeezan Jaungoikoa'ren lorratzak.

Guri baiño be nabarmenago.

Arein aldietan izadia aberatsago, izorrago ta nabarmenago zan.

Jakitun guztiak diñoskue au.

Gizona legez izadia bere, urteen-buruz, urrituaz doa.

Arein adimena gurea baizen zorrotz edo zorrotzago zan.

Beraz guk, izaki, bidez, Jaungoikoa ezagutu ba'gengike, areago areik.

Baita siñismenez bere.

Gizon guztiok batetik sortuak gara.

Lenengo gizonak Jaungoikoa'ren agerkundea izan eban.

Belaunik-belaun eratorri iakeen ondorengoei, lenengo gizonari Jaungoikoa'k agertu eutsonaren barri.